Albisteak

 

Uste dozu ama edota aita bakarrik sentitzen dirala? Etxetik ateratzeko arazoak izaten dabez, nogaz joan edota zelan joan ez dakitelako? Uste dozu ez daukiela hartuemonik, eskaintzen diran zerbitzuak eurentzako egokiak ez diralako?

Maruri-Jatabeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailetik arazo honeek daukiezan hirugarren edadeko herritarren egoera soziala hobetzeko aukera eskaini gura dogu eta, horretarako, aitatu arazoak dagozala jakin behar dogu.

Zuenean gertatzen danaren barri emon gura badeuskuzu, dokumentu (PDF 180KB) hau bete eta Gizarte Zerbitzuen sailagaz hartuemonean jarri zaitez, zezeilaren 2a baino lehenago.

Dokumentua non entregatu eta horretarako ordutegiak:

Bandoa (PDF 330KB)