Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzak, Koronabirusaren krisi-egoera honetan hartutako azken prebentzio neurrien ondoren, Maruri-Jatabeko Udalak honako erabaki hauek hartu ditu:

  • Bertan behera geratzen da, Udaleko jendaurreko arreta-zerbitzua.
  • Gizarte Laguntza zerbitzuarekin hitzorduak, telefonoz edo posta elektronikoz erantzungo dira.
  • Bertan behera geratzen dira, gizarte, kultura zein kirol jarduera guztiak.
  • Guztiz debekatuta geratzen da, udaleko kirol, jolas eta aisialdi guneak erabiltzea.

Maruri-Jatabeko Udala, herritar guztien esanetara egongo da 94 6742253 telefonoan eta hurrengo helbide elektronikoetan:

Era berean, eskaera eta tramite elektroniko guztiak administrazio elektronikoari dagozkion tresnen bitartez bideratzen jarraituko da.

Etxean geratu zaitez, zure familiagatik, zure ama eta aitagaitik, zure amama eta zure aitaitagatik, herriko biztanle guztiengatik. Hori da-ta modurik onena Koronabirus-a zabaldu ez daiten. Hori da, esku den erakunde guztiak eta osasunerako langile profesional guztiak ematen dabiltzan mezua, argi eta garbia.

Badakigu egoera barri honek, batez be, bakarrik bizi diren pertsonei edo pertsona ahul eta makalei eragin leikiela.

Honetarako, herritar boluntario talde bat sortu da, Udalarekin eta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Gurutze Gorriarekin koordinatuta beharrizanean dauden pertsonei laguntza eskaini ahal izateko.

Boluntarioek, laguntza emango diete Maruri-Jatabeko adinekoei eta mendekotasuna duten herritarrei, botikak eta elikagaiak erosten, etxetik irten beharrik izan ez dezaten.

Boluntarioek egin beharreko lanak eskatzen dituen informazioa, prestakuntza, orientazioa eta baliabide materialak jasoko dituzte, arreta berezia jarriz COVID19 kutsadura prebenitzeko neurrietan, adinekoen eta boluntarioen babesa bermatuz.

Aipatu taldean parte hartu gura izan ezkero, beharrizanean bazaude edota dagoen nor edo nor ezagutzen baduzu, jar zaitez Udalarekin harremanean, 94 674 22 53 telefonora deituz edo maruri-jatabe@maruri-jatabe.eus helbide elektronikora idatziz.

Udal ordutegitik kanpo, 652 748 922 telefonora deitu dezakezu.

Une hauetan besteengan pentsatu behar dugu. Zure erabakiek guztioi eragiten digute. BERAZ, ETXEAN GERATU, GURE LAGUNTZA IZANGO DUZU.

Bandoa (PDF 212KB)