Albisteak

 

Badakigu oso ondo ari zaretela portatzen, eta honela jarraituko duzuela seguru gaude. Oso harro gaude zuetaz! Zorionak, benetan!

Formalak izaten jarraitzeaz gain, egunero ikasten jarraitu behar duzue, eta etxerako lanak eta ariketa fisiko apur bat egiten. Oso inportantea da sasoian mantetzea, kalera ateratzen garenean, lagunekin jolastu ahal izateko!.

Jakin ezazue Maritxu Teiletakok eta Perez Sagutxoak baimen berezia dutela kalera irten eta etxez-etxe joan ahal izateko.

Mari Domingi eta Olentzerorekin be harremanetan jarri gara, jakinarazi gura diegulako harro gaudela zuetaz, oso ondo portatzen ari zaretelako eta Gabonetan etortzen direnean, hori kontuan hartzeko.

Apaindu zuen etxeak, leihoak eta balkoiak zuen marrazkiekin edo gurago baduzue, bidali kulturetxea@maruri-jatabe.eus -era eta erakusketa itzela egingo dugu!.

Gurasoak zaretenoi, izan adorea eta indarra. Gozatu semealabekin etxean eta gora bihotzak! Gogoratu, 20:00etan egiten diren txaloak, zuongatik ere badirela!

Laster kalean ikusiko dugu elkar.

Besarkada bat

ISAAC AMEZAGA LARRAZABAL
Maruri-Jatabeko alkatea

Komunikatua (PDF 388KB)