Informazioa
Agiri Familiarraren igorpena ahalbidetzen du. Aukera hau erabiltzeko arrazoia eta igortzearen hizkuntza aukeratu beharko dituzu. Eskaera honetarako beharrezkoa izango da etxebizitzako biztanle guztien baimena edo interes legitimo baten alegazioa.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.maruri-jatabe.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Erdigune, 68, 48112 Maruri-Jataben kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Maruri-Jatabe Udaleko telefono honetara: 94 674 22 53
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.