Ondarea

 

Itxura Ebaluaketa: Maruri-Jatabeko elizaren garrantzitsuena bere monumentalitatea da. Ez dauka balio historiko handirik, eraikuntza modernoa delako, baina ez dago bere edertasunaz zalantzarik, inguruan berezia eta azpimarragarria da ganga forman bukatutako kanpandorrea.

Aipamen historikoa: Maruri-Jatabeko eliza, bertan eraikita zegoen beste eliza zahar baten berreraikuntza da, gerrate zibilean suntsitua izan baitzen. Eliz berrio honek aurrekoarekiko kokapena ere ez dun mantentzen, apur bat lekuz aldatu baitziren zimenduak. Estilo arkitektonikoari dagokionez esan dezakegu neorromanikoa dela. Luis Mª de gana izan zen eraikuntzaren arduraduna, garai hartan hau izan baitzen Bizkaian, gerra osteko berreraikuntzak egiteko arduraduna.

Oharrak: datu interesgarri moduan esan daiteke San Lorenzo-ko elizak balio historikodun bi elementu gordetzen dituela. Alde batetik iparraldean elizaren kanpoaldean, elizpearen mahaia izan zena aurkitu zen, non antzinako idatziren bat irakur daitekeen. Mahai honen aldamenean kapitela aurki daiteke, gaur egun bataiarri moduan erabiltzen dena, uste denez kapitel hau Santa Cruz baselizatik ekarria da. Baseliza hau Jata mendiko hegal batean kokaturik zegoen baina ez de baseliza honen arrastorik geratzen. Baseliza hau esan daiteke gutxi gora-behera XII.mendekoa zela.