Ondarea

 

1936. urtera arte Maruri Jatabe baserri-giroko herri lasaia zen, 1937. urtean Mola jeneralak Bizkaiaren kontrako erasora jo zuen arte. Urte horretako maiatzean Sollube inguruan zeuden gatazkak guda gertu zegoenaren seinaleak ziren. Herritar batzuk baserriak utzi eta Bilbora, Getxora edo ezkerraldera ihes egin zuten.

Maiatzaren 12an ehiza-hegazkin eta hegazkin bonbaketariekin baliatuz, Jata mendia bonbardatu zuten. “Flechas Negras” izenarekin ezaguna zen brigadak su-eten gabe Jata eta Gondramendi mendiak eraso zituzten eta bertan zeuden gudariak irtenaraztea lortu zuten.

Euskadiko Gobernuak 1937an defentsa lerro bat eraikitzea eskatu zuen mendi hauetan zehar, Burdin Hesitik urrun: ingeles lerroa. Lerro hau britainiarrek egindako presioengatik egin zen zeren eta haien ustez, Burdin Hesia El Abratik oso gertu baitzegoen eta Gerra Zibilean zehar, Bizkaiko merkataritza etetearekin mehatxatu zuten.

Informazio gehiago:

Ingeles lerroaren ibilbidea

Gerra Zibila Maruri-Jataben (PDF 44KB)