Maruri-Jatabe

Maruri-Jatabe

Maruri Xatabe Xata (Artaxata) mendi bikainaren mendebaldeko hegalean kokatuta dago. Maruri Xatabeko elizatea Bilboko Hiribildutik hiru legoa eta erdira dago eta Mungiako Hiribildutik legoa erdi baino gehixeagora. Ekialdetik Bermeoko Hiribildua du muga, hegoaldetik Gatikako elizatea, mendebaldetik Gorliz eta iparraldetik Lemoiz. Bere 54 fogerako auzoteriak fidel bat dauka, eta horrek 56. eserlekua eta botua dauzka Gernikako Batzar Nagusietan.

San Lorentzo Martiriaren izeneko parrokia-eliza mendi ederren malda altu batean eraiki zuten XII. mendean eliztar dibiseroek. Garai hartan, elizatea hirurogeita bat etxek, komunioko hirurehun eta berrogeita hamar pertsonak, burdindegi batek, taberna batek eta sei errotak osatzen zuten.

Maruri Xatabeko elizateak oinaztarren alde borrokatu zuen ganboatarren eta ganboatarren aldeko elizateen aurka.

Marauri aldaera aro edo garo euskal hitzari kokapena adierazten duen -uri atzizkia gehitzean sortzen da. Beste zenbait idazleren arabera, hitzaren etimologia “mahastiaren herria” edo “marrubien hiria”  edo “marrubi-sailena” da. Luis Mitxelenaren ustez, “mairuaren hiribildua edo baserria” da, hau da, maru “mairu” hitzetik eta uri “hiribildu edo baserri” hitzetik.

  • Nekatur
  • Uribetur
  • Euskadi Turismoa
  • Turismo Bizkaia