Alkatearen mezua

Maruri-Jatabetik, ongi etorririk beroena www.maruri-jatabe.eus atarira. Udal webgune honen xedea herriari buruzko informazio guztia jakinaraztea da, bai herritarrei, bai bisitariei.

Erabiltzaileek zuzenean ezagutuko dituzte Udalaren funtzionamendua, udalerriko azken berriak, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta herriko historia eta ondarea. Horrez gain, webgune hau aurrerapauso teknologiko handia da, Maruri-Jatabeko biztanleek izapideak telematikoki egiteko aukera baitaukate.

Gure helburua edozein pertsona, edozein momentutan eta munduko edozein tokitatik gu ezagutzeko eta Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izatea da. Hori dela eta gurera gonbidatzen zaituztegu gure herriaz gozatzera.

Agur bero bat.
Isaac Amezaga Larrazabal

  • UdalSarea 21
  • Euskal Fondoa