Gizarte Ekintza

 

Maruri-Jatabeko udaletxea EUSKAL FONDOko kide da (Borondatezko lankide euskaldun foral eta lokal erakundeen sarea), eta garapen-bidean dauden herriei laguntzeko proiektu ezberdinen finantzaketan parte hartzen du.

Halaber, Sahara Koordinatzeko Unitatearekin (U.C.S.) elkarlan handia dago.

Maruri-Jatabeko herria 2001etik AMGALA (Aaium-a) izeneko saharar daira batekin senidetuta dago.Saharako Herriarekiko elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi antolatzen dira: udako hilabeteetan zehar saharar umeak etxeetan hartzen dira; elikagaiak, sendagaiak, ekolako materiala etab. biltzen dira Saharara bidaltzeko; Saharako auziarekin konpromisoa egon badagoela adierazten duten udal zinegotzien bidaiak; etab.

Maruri-Jatabeko udaletxea JATABEGINTZA udal erakundearekin elkarlanean da.