Gizarte Ekintza

 

Familia ugariaren tituloa

Hiru seme-alaba edo gehiago duten banakako ondorengo edo bikotekideek osatutako familiari deritzo familia ugaria; seme-alaba hauek komunean edukitakoak, edo ez, izan daitezke. Era berean, bi seme-alaba izanik ere izan daiteke familia ugaria, baldin eta horietako batek minusbaliotasun jakin bat duen.

Halaber, bi seme-alabak elbarriak direnean edo horietako batek % 65 edo gehiagoko elbarritasun maila balu.

Seme-alabek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ezkongabeak izatea.
  • 21 urte baino gazteagoak izatea. Muga hau 26 urte bete arte luza daiteke ikasleak direnean. Ez dago inolako mugarik seme-alabek minusbaliotasuna ezaguna dutenean.
  • Ondorengoekin bizitzea.
  • Ekonomikoki, ondorengoen menpe egotea.