Gizarte Ekintza

 

OINARRIZKO ERRENTA
Behar bezala irauteko ekonomia-baliabide nahikorik ez duten familia edo pertsonei zuzenduriko ordain-saria.
 
GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK
Ekonomia-baliabide nahikorik ez duten pertsona eta/edo damiliei zuzenduriko noizbehinkako diru laguntzak (EZ HILEROKOAK), oinarrizko gastuei aurre egiteko (alokairu eta etxebizitza-maileguentzako, etxebizitza mantentzeko, nahitaezko konponketetarako, premia biziko altzari eta etxtresna elektrikoentzako eta norberaren beharretarako).
 
FAMILIA-LAGUNTZAK: BANAKAKOAK ETA FAMILIARTEKOAK
Gizarteko bazterkeria jasateko arriskuan dauden edo, barau pairatzen duten pertsonen gizarteratzea samurtzeko eta oinarrizko premiei erantzuteko aldizkako diru laguntzak. Baldintzak eta zenbatekoak Bizkaiko Foru aldundiak zehaztu ditu.
 
GIZARTERATZE-HITZARMENAK

Gizarteratze-hitzarmenean sinatzea oinarrizko Errentaren hartzaileekin gauzatzen da, bai eta eskaera egiten dutenekin ere.

Norbanako gizarteratze-ibilbideak egitean datza eta, berorietan jasota dauden arauak betetzeko konpromiso esplizitua hartzen du pertsonak. Hitzarmen hauek formazio programetara eta lanbide programetara zuzendurik daude, edota pertsonaren bestelako ezaugarrien arabera.