Gizarte Ekintza

 

BIZITEGI-ZERBITZUAK

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzutik (OGZ), onuradunari egokitzen zaizkion ezaugarrien arabera Bizitegi-Zerbitzu apropos bati buruz informatzen zaie familiei.

Eskaerak modu honetan bideratzen dira Bizkaiko Foru Aldundira, eta helburua zahar-etxe batean leku bat finantzatzen lagunduko duen diru-laguntza bat lortzea.
 
EGUNEKO EGOITZAK

Adinekoentzako oinarrizko arreta pertsonala eta aisialdirako zerbitzuak esaintzen duten eguneko zentroak dira.

Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundira bideratzen dira, eta helburua egoitza batean leku bat finantzatzen lagunduko duen diru-laguntza bat lortzea da.
 
ALDI BATERAKO EGOITZA ZERBITZUAK

Egoitzetan aldi baterako egonaldiak, hilabete bat, gutxi gorabehera, dirautenak. Adinekoentzako diren aldi baterako egonaldi hauek eskatzeko dauden arrazoiak bi eratakoak dira:

Zaindari nagusia atseden hartzeko. Kasu honetan, 15 eguneko denboraldi baterako edota hilabete baterako eskatzen dira.
Zaindari nagusiaren edota agurea zaintzeaz arduratzen diren bestelako zaindarien gaixotasun batek edo larrialdi egoera batek eraginda. 15 eguneko epe baterako eskatzen dira, hiru hilabeteko epe batera luza daitekeen.

 
TELEASISTENTZIA ZERBITZUA

Izaera soziala duen zerbitzu teknikoa da, eta erabili egiten duten pertsonek, telefonoaren bidez eta komunikazio eta berariazko ekipamendu informatikoari esker, kontaktuan jartzen dira arrera zentro batekin. Bertan, horretarako bereziki prestaturik dauden langileek erantzun zuzena emango diete norbarak edo, bestelako komunitate-bitartekoak erabiliz, aurkeztutako egoera larriaren edo behar sozialaren aurrean
 
KOTIZAZIO GABEKO ERRETIRO-PENTSIOA (KGP)
Errentarik edo diru-sartzerik gabeko 65 urte baino gehiagoko adinekoei zuzenduriko aldian behingo diru-saria.
 
BIDAIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Aisialdiko eta oporretako programen barne, 60 urte baino gehiagokoentzako zuzendurik daude, eta beren helburua adinekoen bizi-kalitatea hobetzea da. Sustatzen eta diru-laguntza ematen duten erakundeak hauek dira:

BIZKAIBUS TXARTELA
65 urte baino gehiagokoek Bizkaibusen bidaiatzeko tarifa murriztuak eska ditzakete.